jueves, 19 de febrero de 2015

ALTO CAMPOON ESKIATZEN



ALTO CAMPOON ESKIATZEN

Otsailaren 13an joan ginen Alto Campoora eskiatzera. 10:00-10:30-tan heldu ginen hara. Eskiak, botak eta kaskoa alkilatu ondoren, pistetara habiatu ginen. Han 2 taldetan banatu gintuzten, eskiatzen zekitenak eta ez zekitenak. 

Ez zekitenak hau egin zuten:
Kuñarekin eskiatzen saiatu ginen eta monitoreak gora eraman ziguten pistak jeisteko, telearrastre-arekin igo ginen. Azkenean guztiok ondo eskiatzen ikasi genuen.

Eskiatzen zekitenak:
Telearrastetik igo eta lehenengo kurban bi taldetan banatu gintuzten asko zekitenak eta gutxi gora behera zekitenak. Pista berde bat eta bi urdin jaitsi genituen.

Ondoren, eguerdian baskaltzera joan ginen. Autobusetik janaria hartu eta kafeterietara joan ginen baskaltzera eta bakoitzak bere janaria jan zuen. 

Arratsaldean denbora librea izan genuen nahi genuena egiteko, hau da, 2 hordu. Batzuk eskiatzen jarraitu zuten eta besteak denbora pasatzen bakarrik egon ziren, hau da, lagunekin hitz egiten, elurretako bolak botatzen... 

16:30-etan autobusera joan ginen eta 17:00-etan handik atera ginen. Autobusean pelikula batzuk ikusi genituen, adibidez Hobbit. 19:00-19:30 etan etxera heldu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario